Maider Galardi

Maider Galardi

Motozerrak eta flekilloakpremium
Joan den astean, Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak ondorengo esaldia bota zuen: “Edozein unetan flekilloa motozerrekin mozteari utziko diote batzuk, eta mototxa luzea jarriko dute”. EH Bilduren ustezko podemizazioaz ari zen Ortuzar. Zeharka politikagintzan aritzen diren emakumeen itxurari erreferentzia egin zion. Zeharka diot, ziur bainago EBBko presidenteak ez duela sekula egin politikan aritzen […]
premium
Maider Galardi
“Arkitektura jendarte jakin bateko baloreak materializatzen dituen tresna da eta ankerkeria asko egin daitezke hura erabiliz”premium
Arkitektura teknikoa ikasi eta Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze eta Zaharberritzearen masterra egin du Garazi Lizaso usurbildarrak. Ikuspegi feministatik Saturrarango kartzelaren inguruan osatu du master amaierako lana, eta agerian utzi du kartzela egiturak emakume presoekiko duen eragin zapaltzailea. Frankismo garaitik abiatuta, egun ere espetxeak andrazkoengan duen funtzio birsozializatzailearen inguruan aritu da hizketan Klittorekin.  1) Nondik […]
premium
Maider Galardi
Inpunitateapremium
Twitter zabaldu, eta hara! Bueltaka dabilen argazkia: Atletico Madrileko Lucas Hernanez epaitegira sartzen. Bere bikotea jipoitu duela eta, epaitua izango da egunotan. Atzean bi kartel handi: STOP FEMINAZIS. Antza, lehen mailako futbol jokalariak gure moduko histeriko-feminazi ugariren mehatxuak jasan behar izan ditu hilabeteotan, gaixoa. Sareko erreakzioak denetarikoak izan dira: haserrea, sumindura, irriak (“ez dago irria […]
premium
Maider Galardi
Estatua, aitapremium
Zenbat aldiz errepikatu ote dugu kartzela dela sistema heteropatriarkalaren erreprodukziorik gordinena. Zenbat aldiz espetxeak hiru aldiz (gutxienez) zigortzen duela emakumea. Zenbatetan aldarrikatu ditugu emakume presoen eskubideak eta zenbatetan salatu gatibutasunak berez duela emakumea “berbideratzeko” helburu sozializatzaile perbertsoa. Zenbat ikerketa, zenbat hitzaldi gai beraren inguruan, zenbat albiste higuingarri, zenbat poz, zenbat irri, zenbat negar emakume preso […]
premium
Maider Galardi
Bazterrekoakpremium
Zenbait mindu egin gara sozialistek euskararen inguruan kanpainarako egin berri duten bideoa ikustean. Beste batzuk aldiz, esan dute horri esker hizkuntzak zertralitatea hartu duela hauteskundeotako kanpainan; alegia, orain arte bazterrean, periferian, zegoen gai batek lortu duela, aipaturiko bideoagatik leku hartzea. Sumindu egin ziren beste asko pasa den asteartean EITB 1ean hautagaiek egindako debatean egon zen […]
premium
Maider Galardi
Hik jai eta guk lanpremium
Uztailaren hasieratik daramat bekadun kazetari moduan. Sekula albiste bat idatzi gabekoa izanda, pazientziaz eta ilusioz heldu nion lan berriari. Hala jarraitzen dut hilabete berand ago, bulegoan eserita, grabagailua eskuan edo elkarrizketa bat egitera bidean, ilusio handiz eta ikasteko gogoz. Pazientziak, ordea, baditu mugak eta uztaila hasi zenetik apurka apurka amaitzen ari da nirea ere. Lankideena […]
premium
Maider Galardi
Amabilitateazpremium
Aurreko asteartean Azpimarran Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak gako berriak eman zizkigun batzuoi Euskal Estatu Duina delakoaren inguruan. Maddalen Iriarte zorrotz, feminista batzuoi poza eman zigun euskal emakumeon inguruko hausnarketak, are gehiago, jendarte honen hirugarren iraultza potoloena abian zela eta emakumeok egiten ari garena dela entzutean, oraindik eta gehiago, kontuan hartuz lehen iraultza nagusia delakoak (neolitikoak), besteak beste emakumeok esparru pribatura […]
premium
Maider Galardi
Karnabaletako zozketa sariapremium
Ikasle eta gazte baina gurasoez apur bat burujabeago izan nahi dugunon artean, askok asteburuetan taberna zuloko lan prekarioa onartu dugulakoan nago. Gutako asko emakumeak izango gara, eta ugari Herriko Tabernetako langileak. Lan baldintza duinen aldeko manifestazioetan ibili arren, autogestioaren inguruko hausnarketak egin arren eta bestelako bizi eredu bat sutsuki aldarrikatu dugun arren, gauetako kamarera lanak […]
premium
Maider Galardi