“Feminismoaren esentzia da diskurtso hegemonikoei #kontra egin eta beste proposamen bat eraikitzea”premium
Donostiako Feministaldiak 10. edizioa du aurten. Abenduaren 16tik 19ra bitartean egingo dute kultura feminista jaialdia, “Kontra” lemapean. Mahai inguruak, dokumentalak, performance-ak, festa… feminismoa eta kultura uztartuz, badago zer ikasi eta zer ikusi, datozten egunetan, Tabakaleran. Urtero legez, Plazandreok emakumeen plataforma politikoak antolatu du aurten ere, eta, gehiago jakiteko, Josebe Iturrioz koordinatzailearekin izan gara:   Aurten, feministaldiko […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Gu ez gaude hemen gizonek egiten dutena erreproduzitzeko, gu hemen ahaldunduta gaude”premium
Onintza Enbeitak badu hizketarako erraztasunik, eta plazerra da bera entzutea. Bilbon geratu gara bazkaltzeko, eta janari eta edari artean Madrilgo jirak, musika zaletasunak, gaztetxeen eraisteak eta beste zenbait kontu izan ditugu berriketa gai. Kafearekin batera egin diogu elkarrizketa, umorez baina inongo taburik gabe erantzun ditu galdera guztiak, bat bestearen atzetik. Bizkaian apustua argia izan da: […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Jazarpena demostratu ezean, gezurti presuntzioa gailentzen da”premium
Eneritzek mutil lagunarekin harremana moztea erabaki zuenean, mezu iraingarriak, mehatxuak, jazarpena… jasaten hasi zen haren eskutik. Egoeraren larritasuna kontuan hartuta eta ikusiz fisikoki ere eraso egin ziezaiokeela, lagun batek 016 zenbakia aipatu zion, eta salaketa jarri zuen ondoren. Eneritz, fikziozko izena da, noski. Baina Eneritzen irudia du gure elkarrizketatuak: emakumea da, zuria, euskalduna, gaztea, unibertsitate […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Biktima terminoaren estigmez eta konnotazioezpremium
Diskurtsoaren eraikuntzan esaten dena dela, ez da berria. Esaten ez dena, ez dela, alegia. Argi dugu hori emakumeok ere existitu existitzen garela eta gauzak egin egiten ditugula aldarrikatzera irteten garenean. Azpimarra dezagun, beraz, diskurtsoak sortu, egin, bilakatzen gaituela. Izendapenean dago izana, eta, beraz, izendapenaren eraldatzean dago izanaren aldaketa: pertsona bat pertsona izatetik biktima izatera igarotzen […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Juana Balmaseda, abokatua: “kontrol neurri handienak erasotzailearen gainean jartzea litzateke egokiena eta logikoena”premium
Arratsaldeko 13:00ean geratu ginen Bilboko hotel batean elkarrizketa egiteko. Berandu eta presaka baina iritsi ginen hitzordura. Lasai zegoen Juana Balmaseda, eguneroko ogia du genero indarkeria, abokatu gisa aditua baita halako kasuetan; sofan eseri, ebakia eskuetan hartu eta lasai bota zigun: “galdetu nahi duzuen guztia, lagunduko dizuet mundu hau argitzen”. Ez zuen lan erreza izan, komunikabideetako […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Emakumeen amaitu gabeko bizitzen kontakizun eza da feminizidioa”premium
Graciela Atencio feminicidio.net atariko zuzendaria da. Donostiako Emakumeen Etxean Indarkeria Matxistaren Normalizazioa topaketen baitan, hizlari aritu da, feminizidioaz, Espainiar Estatuko feminizidioaz, eta oro har, gizarteak, komunikabideek eta estatuak ematen dioten trataeraz.   Feminizidio kontzeptuari berari buruz jardunez ekin zion Atenciok: feminizidio hitzez definituko lirateke “genero arrazoiengatik egindako emakumeen erailketak”. Marcela Lagarde antropologo, ikerlari eta feminista […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Ez dago gure ustean, feminista izan beharko ez lukeen eraldaketa metodorik”premium
Feminismoa sortu eta hedatzea helburu, emakume lesbiana, transexual eta feministen topagune da OihuK gunea. Bost solairuko pabiloi okupatua, Bilboko Errekalde auzoan, gizarte kapitalista eta patriarkalean oasi, gune feminista segurua da hau. Epaileak hutsarazte agindua eman du, ordea, eta fiskaltza ere horren alde dago. Espazio feminista autogestionatu honen inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diegu bertako zenbait kideri. […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
‘Sukaldetik plazara’ dokumetala aurkeztuko dute Baionanpremium
Ipar Euskal Herriko emakumeen askapen mugimendua azaltzen duen Sukaldetik plazara. Ipar Euskal Herriko emazteen askapen mugimenduaren historia dokumentala aurkeztuko dute, bihar, hilak 30 , iluntzeko 20:30tan Baionako Kalostrape ostatuan.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Euskal Herrian da Emakumeen Mundu Martxapremium
Gure gorputzak, gure territorioak. Martxan jarraituko dugu denok aske izan arte! lelopean martxoaren 8an abiatu zen Kurdistandik Emakumeen Mundu Martxako Europako karabana. Hainbat lurralde zeharkatu ostean, Kataluniatik iritsi da martxa Euskal Herrira.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Historia ofizialarentzat, monjak eta erreginak dira, soilik, ikusgarri izatea merezi duten emakumeakpremium
Iturria: eldiario.es ; Itzulpena: Klitto! “Emakumeak ez dira historia liburuetan azaltzen, izan ere, garai horietako genero moldeek erabaki guneetatik at uzten zituzten andrazkoak”, dio Genar Gallego Emakumeen Historiaren Ikerketa Asoziazioko kideak. Asko dira haien lanekin gizartearen garapenari lagundu zioten emakumezko matematikari, artista, filosofa eta politikariak. Diotenez, garaileek idazten dute beti historia. Emakume filosofo, pentsalari eta […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati