Euskal herriko bilgune feminista

Euskal herriko bilgune feminista

Udan ze plan?premium
Amaia Zufia, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea Uztaila da eta gogotsu nago hain beharrezko ditudan oporrak heltzeko. Abiadura handiko tren hau geldiarazi nahi dut, ikasturteko estresak utzitako ebakiak osatu, eta distantzia hartu nahi dut lanean zein etxebizitzarekin izan ditudan aldaketak eragindako ziurgabetasunetik. Eta hasi da zalaparta: udarako ze plan? Oporrak norekin egingo dituzu? Nora zoaz […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Maiatzak 1. Kapitala arrakalatu, zaintza lanak birbanatu!premium
Ez dago zalantzarik. Feminismoa da XXI. mendeko iraultz(ar)en motorea eta emakumeon* boteretzea eta antolakuntza ditu oinarri. Hala erakutsi dute azken olatu feministek. Iragan den martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren lidergotzarekin, 400.000 lagun baino gehiagok geldiarazi eta mugiarazi zuten herria. Emakumeon, bolleron eta transon bizitzak jarri genituen erdigunean eta mundu berri bat eraikitzeko mapa osatu […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Hau ez da justiziapremium
Garazi Lizaso Manterola eta Irati Gonzalez Larena, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak. Euskal Herrian jakin badakigu epaitegiak ez direla justizia-gune. Hori erakusten dute tortura-salaketen aurrean arduragabekeriaz jokatzeak eta aitortza ezak; euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespen-neurriek, Altsasukoen espetxealdiak edota Cabacas auziak. Hori gutxi balitz bezala, epaileak herritarren alde jardun ordez, elite ekonomiko-politikoen alboan lerrokatzen dira, hipoteken auzian […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Bagara, bagaude, bagoaz!premium
Emakumeak* gara, transak*, butch-ak, maritxuak, bollerak, kaskarinak, arrazializatutako gorputzak, arauz kanpoko funtzionaltasuna daukagunok… Sexualitatearen disidenteak gara, sistemak zokoratutako horiek gara… Ez gara merkantzia baliagarria eredu heteropatriarkal honentzako. Txueka eredua, gay friendly eta antzekoen bitartez xurgatu ditu sistemak gure identitateen izaera politikoak, eta, baita, kontsumo- gai bihurtzen saiatu ere. Bi aukera ditugu, beraz: Asimilatuak izan, euren […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Maiatzaren 1ean, hiru eta mila aldiz errebelde!premium
Ezagutzen dugun mundua desegiten ari da, kapitalismoa birfundatze ziklo batean baitago. Aurrerabidearen, berdintasunaren eta ongizatearen promesarekin seduzitu nahi gintuen kapitalismo batetik, maskararik gabe, gutxi batzuentzako lekua besterik ez dagoela aitortzen duen kapitalismo batera igarotzen ari gara. Atarian dugun proiektu neoliberala sakontzen ari da, bai autoritarismoan, bai klase hierarkia arrazistetan eta patriarkaletan; besteak beste: ondare komunen […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
KOLO(r)SALA IZANGO DA!premium
Zezen bat, zaldi bat, usoa eta kandelatxo bat. Beherago, beso bat. Besoa bakarrik. Pertsonarik gabe. Eta buru bat, lurrean. Jada bizirik ez dagoen umea eta emakume bat. Negarrez. Biluzik. Zuria, beltza eta grisa. Sua ere azaltzen da nonbait. Baina ez da inguruan dantza egitera gonbidatzen zaituen horietakoa. Ezta hondamendi natural batek sortutakoa ere. Bonbek sortutako […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Erraiak azalerapremium
Zeharkatu gaituzte objektu sexual huts sentiarazi diguten begiradek. Gure inguruan ere entzun dugu “arroza pasako zaizue”, maizegi. Gu ere nagusiaren zenbait jarrerek estutasunean jarri gaituzte. Hurbilegi sentitu ditugu bere hitzak eta, noiz edo noiz, eskuak. Duela gutxi, pausua azkartu genuen etxerako bidean. Nahiz eta barrote artean eta herritik urruti gauden, hurbilegi sentitzen ditugu komisaldegian ireki […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Feministok burujabetzaren dantzarako prest!premium
Ez gara atzo jaioak, eta hala ere, Herrialde katalanetan egun hauetan egon den oldarraldi errepresiboaren aurrean asaldura sentitu dugu. Erreferendumerako eta trantsiziorako legeak onartuta, estatuaren erasoaldia areagotu egin da hautetsiak atxilotuz, inprentak miatuz, hautestontziak konfiskatuz, komunikabideen adierazpen askatasuna mugatuz eta herri oso baten borondatea kriminalizatuz. Doakiela gure elkartasunaren xamurtasun guztia hemendik! Espainiak, azken urteetan sortu […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Puten hautua errespetatu eta eskubideak defendatupremium
Aurreko asteetan Iruñeako Udalak eta hainbat elkarteek antolatutako “Prostituzioari buruzko eztabaida sozialaren I. Jaurdunaldietan” parte-hartzeko aukera izan nuen. Errealitate konplexua da prostituzioarena, hari mutur asko kontuan hartzea eskatzen ditu, eta horrez gain, eragile sozial eta politiko askoren inplikazioa ere badakar. Garrantzitsua da, ekintza horiei buruz mintzatzerakoan, jarduteko dauden modu ezberdinak bereiztea. Kasu batzuetan, indarkeria patriarkalaz […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Indar bat dabil hor bizitza erdigunera ekartzekopremium
Aldaketaren beharraz hitz egiten da han eta hemen. Baina aldaketen norabideak erabat kontrajarriak izan daitezke. Sistema kapitalistak bortxaz ekarri gaitu egungo eszenatokira, hala ere, guri dagokigu egoera hau aukera gisa ulertzea, eta horretarako, aldaketa definitu eta norabidetu egin behar da. Feministok kapitalaren amaigabeko metaketa jendartearen antolaketaren erdigunetik bidali, eta bizitza ona ahalbidetzen duten jarduerak erdigunera […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista