#Biofem: Maryam Mirzakhani
Ana Iruretagoyena 2017-10-07

Maryam Mirzakhani irandarra zen, matematikaria, Nobel sariaren parekoa (Fields saria) irabazten lehen emakumea –eta bakarra gaurdaino-. Herrialde islamiarrekoa izanik, estereotipoak hausteko eredu da, eta zientziaren esparruan, emakumezko erreferentea. Bularreko minbiziaz hil da aurten, eta haren heriotzak iraultzatxoa eragin du Iranen: egunkari gehienek zapirik gabe erakutsi dute Mirzakhaniren argazkia, lege islamiarraren tabuak hautsiz.

 

Entzun biografia hemen:

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/blai/osoa/5075817/maryam-myrzakhani-matematikari-irandarra-estereotipoak-hausten-eredu/

Ana Iruretagoyena
Ana Iruretagoyena

Kazetaria ikasketaz, ofizioz irrati-esatari, pasioz feminista. Praktikarik gabeko teoriarik desio ez, eta bestelako maitasun-ereduak gorpuzten dihardut buru-belarri. Neska politek ez dutela hitz itsusirik esaten kontatu zidaten behin.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *