Barañain kalera atera da jaietan gertatutako sexu erasoak salatzeko
klitto! 2015-06-28

Iruñe Astitz, Argia.-

Barañaingo jaietan gertatutako eraso sexistak salatzeko herritarrek Barañaingo kaleak hartu dituzte. Plazaberri atari digitalaren arabera, 1.200 pertsonek parte hartu dute Barañaingo Jai Batzordeak deitutako mobilizazioan. Jai Batzordeak salatu du ostegun goizaldean sexu eraso larria pairatu zuela emakume batek. Autoan margoketa homolesbotransfobikoak egin zituztela ere salatu dute.

Argazkia: ARGIA
Argazkia: ARGIA

“Asteazken gauean Barañainen, sexu eraso larria gertatu zela salatu nahi dugu. Erasotua izan den emakumeari gure babesa adierazi nahi diogu eta bera errespetatzea eskatu nahi dugu”, adierazi dute jai batzordeko kideek.

asteazken gauean gertatu zen eta emakumeak salaketa jarri du. Horren ondorioz, 20 eta 30 urte bitarteko pertsona bat identifikatua izan. – See more at: http://www.plazaberri.info/jendartea/llaman-movilizarse-contra-la-agresion-sexual-sufrida-por-una-mujer#sthash.lr3EHgCD.dpuf

Eraso sexistarik ez onartzeko eta hauek salatzeko urteak lanean daramatzatela nabarmendu dute: “Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarri dugu eta protokolo honi esker, erasoa gertatu dela jakin dugu; jendearen formakuntza eta konpromezua azpimarratu eta txalotu nahi dugu”. Hori dela eta, “edozein” eraso jaso duten emakumeei babesa adierazi eta egoera salatzera animatu dituzte.

Erasotutako emakumeak salaketa jarri du. Horren ondorioz, 20 eta 30 urte bitarteko pertsona bat identifikatu dutela jakinarazi dute. Momentu honetan ikerketa epaitegian aztertzen ari dira.

Sexu erasoak ez direla kasu isolatu gisa aztertu behar adierazi dute: “Erailketak eta bortxaketak ez dira icebergaren punta besterik eta holako egoerak ahalbidetzen dituen eta ikusten ez den sistema oso bat dago azpian: sistema heteropatriarkala”.

Beste jendarte eredu baten alde egitea herritar guztien ardura dela azpimarratu dute. Hori dela eta, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeek jasaten dituzten erasoei erantzun bat emateko deia egin dute: “Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Argi utzi behar diegu inork ez duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik”.

Gaur egun emakumeek egunerokotasunean sexu erasoak pairatzen jarraitzen dituztela ohartarazi dute. Horregatik, autodefentsa feministaren hautua egin dute: “Jakin dezatela matxirulo matxista eta erasotzaile guztiek, gu prestatzen ari garela, elkarrekin indartsuago egiten ari garela, inposatu diguten emakume eredua apurtzen ari garela, ez garela sumisak, ezta biktimak ere, geure burua defendatzeko gai garela, ez daukagula beldurrik eta erantzuteko prest gaudela”.

Barañaingo udalak erasoak gogor salatu ditu

Emakumeekiko edozein indarkeria mota “irmotasunez” salatu eta gaitzetsi du Barañaingo udalak komunikatu baten bitartez. Era berean herritar guztiei emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko elkartasuna ager dezaten dei egin die. Berdintasunaren alde eta indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak: “Guztiok goza ditzagun berdintasunez eta elkarbizitza baketsuan”.

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *