Badator Feministon Herria!
 klitto! 2018-10-16

Euskal Herriko Mundu Martxak antolatuta Feministon Herria ospatuko dute urriaren 27an, Bilbon. Egun handia izango da Euskal Herriko Mugimendu Feministarentzat. Izan ere, urriaren 22tik 28ra bitarte ospatuko den Emakumeen Mundu Martxaren XI. topaketaren barruan kokatzen da Feministon Herria. Astebetez Euskal Herrian izango ditugu munduko 42 herrialdetatik etorritako emakumeak. Hori dela eta, egitarau oparoa prestatu dute urriaren 27rako.

Eguna hasteko alternatiba feministen azoka egongo da eta bertan parte hartuko du KLITTO!k. Gurekin batera bertan gongo dira Euskal Herriko beste hainbat proiektu feminista ere: Bollopop, Etxalde, Pikara Magazine, Emagin, Txakur Gorria, Histeria kolektiboa, aizpatasuna, Turtukiña, Neska Gazteak, REAS, Emakume Jubilanak, Mercado de las especias, Scolastika, Oihu-k, Koloretxe, Hiria Kolektiboa, Zorutik, Safo eskola, Txika de la Cevada, Cooperativa Cuidados, Txirrindulariak, Fara Bel, Mujeres tejiendo redes, Mujeres del mundo, Torontile eta Emakumeon Mundo Martxa!

Azokaz gain, goizeko 10:00etan hasita gosari feministaz gozatuko dugu, jarraian Emakumeen Mundu Martxako kideekin solasaldia egongo da eta azkenik mahai-ingurua, Feministon bakea eraikitzen.

17:30ean manifestazioa abiatuko da Arriagatik, Batu indarrak, urrutira goaz! lemapean. Azkenik, eguna goxo amaitzeko kontzertuak egongo dira: MICE, sustraians, Ni yuta ni tuya eta Gora Etorri.

Gainera, Feministon Herriak abestia ere edukiko du, datozen egunetan behin baino gehiagotan entzungo duguna! Mice taldeak egindako Bizia Arnas.

 

KLITTO! Feministon Herrian

KLITTO! Feministon Herrian egingo duten Alternatiba feministen azokan egongo da. Bertan, proiektua ezagutzeko, gure lanen berri izateko eta Uxue Bereziartuak Klitton! argitaratutako hainbat ilustrazioa eskuratzeko aukera egongo da! Zuekin elkartzeko gogoz gaude!

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *