“Badugu kantatzeko beste modu bat, bizipenak desberdinak direlako”premium
Ibilbide luzea egina dute dagoeneko Maygred Bourricaudy eta Yanaysa Prieto Duo Jadeko musikariek. Euskal Herrian lehen aldiz 2009an izan ziren, eta berriz heldu dira orain. Musikari gisa hazi dira, baita andre gisa ahaldundu ere. Ia hamabost urte daramate oholtza gainean Yanaysa Prietok eta Maygred Bourricaudyk Duo Jade taldearekin. Ordutik garatu da haien musika, eta baita […]
premium
Maider Galardi
Trapua, buru gainean jarri eta erratza hanka arterapremium
Aroz aro zartagin eta lapiko aurrean. Aroz aro trapua eta erratza eskuetan. Aroz aro umearen sehaskaren ondoan. Aroz aro erlojuari begira. Noiz arte horrela? Pasatu da martxoak 8 eta gogoratzearekin bat hotzikara eragin dizu gorputzean, benetan hunkigarria izan zelako. Beste emakumeekin saretu zinen, konplizitatea bilatzen zenuen bitartean. Gelditu zinen zu,  gelditu zenuen mundua. Printzesa printze […]
premium
Nahia Ibarzabal
“Feminista naiz, baina feminismo unibertsala nahi dut, eta ez eremu jakin batera mugatutako feminismoa”premium
  Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan jaio bazen ere, Fatimetu Zenan (1999) haurra zela iritsi zen Euskal Herrira; Bermeora, lehenik, eta Ikaztegietara, gero. Joan den martxoaren 8ko indar kolektiboa dario, oraindik, bere hitzei, eta feminismoa urte, herrialde, klase eta pertsona guztiengana iristeko modua aurkitu nahi du. Emakume sahararren nortasuna eta garrantzia plazaratzeko eguna antolatu dute bihar, herrian.  […]
premium
Itzea Urkizu
Biharamunak eta maskarakpremium
Geratzeko momentu egokiak dira niretzat biharamunak. Atzokoari beste leku batetik begiratzeko. Begiradaren lausotasunak eta buruko behe-lainoak bide berriak zabaltzen dizkidate. Lausotasunean ezkutatzeko aukera, kanpotik ondo ikusten ez nautenaren intimitatea. Barruan, pentsatu eta egiten ditudanak inork ikusiko ez dituenaren segurtasuna. Eta oihartzun batek gogorarazten dit behe-lainotan alferrik direla maskarak. Buruko minaren konpainian errepasatzen ditut gertakizunen errenkadak, […]
premium
Udane Barinagarrementeria Laka
“Gaiari buelta ematea eta zaintzaren problematika denon arazoa dela ikusaraztea lortu dute”premium
Ez zen berehalakoan amaitu Bizkaiko erresidentzietako langileen greba. Zaintzaren problematika Bilboko kaleetara atera, lan gatazka borroka feministarekin uztartu eta greba feminista bati ekin zioten ehunka langilek. Orain, azken hamarkadetan Euskal Herrian egin den grebarik ospetsuenetakoaren protagonisten testigantzak jaso ditu Onintza Irureta Argiako kazetariak Berdea da more berria liburuan. Nola sortu zen Bizkaiko erresidentzietako langileen grebaren […]
premium
Malen Aldalur
Klitto!-k ere PLANTO!premium
Badator greba feminista eta gu ere prest gaude zereginak uzi eta kaleak hartzeko! KLITTO-K ERE PLANTO! Gora borroka feminista!
premium
Uxue Bereziartua
Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalistapremium
-Zeri planto? –galdetu zidan duela egun batzuk grebaz hitz egiten ari ginela andre batek.  -He-te-ro-pa-tri-ar-ka-tu ka-pi-ta-lis-ta-ri,– erantzun nion.  Harriduraz begiratu ninduen supercalifragilisticoespialidoso esan banio bezala.  -He-te-ro-pa-tri-ar-ka-tu ka-pi-ta-lis-ta-ri –bota nion berriz.  -Bai, entzun egin dizut, ulertu ez. Saiatu nintzen azaltzen mundua gelditu nahi genuela egun batez. Emakumeok* egunerokoan sistematikoki bizi ditugun zapalkuntzak salatzeko eta egunerokoan egiten […]
premium
Malen Aldalur
Gorputzak, zauriak eta orbainakpremium
Zenbat iraun dezake labankadaz egindako orbain batek gorputzean? Eta zenbat larruazalaren azpian utzitako zauriak? “Matxismoa egiturazkoa denez, geruza guztietan jasan dezakegu indarkeria, eta emakume guztiok jasan dezakegu; militantzian, gure espazioetan, komisarian, kartzelan, bikote harremanetan… hor dago”. Duela bi hilabete Sara Majarenas euskal preso ohiak Berria egunkariko erreportaje batean esandako hitzak dira. Orain bi urte, Majarenas […]
premium
Maider Galardi
“Kontatu diguten historia ez da erreala, emakumerik ez dagoelako”premium
Klitto!k hilean behin IRUTXULOKO HITZArako egiten duen kolaboraziorako egindako elkarrizketa. Jatorrizko testua hemen.  Emariak liburua kaleratu berri dute Kalaka Komunikazioko kide Ilazki Gainzak (Donostia, 1986) eta Nerea Uriak (Hernani, Gipuzkoa, 1985). Historian zehar ekarpena egin duten hamabi andreren eta kolektiboren biografiak bildu dituzte. Emakumeen ikusgaitasun faltaz jabetuta osatu dute liburua, halako lehena euskaraz. Historian zehar […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Gora señorak!premium
Atsegin ditugu señorak. Dantzatzen dutenak, kantatzen dutenak, marrazten dutenak, hertzean daudenak. Atsegin ditugu señorak.  Amesten dutenak, amesten ez dutenak. Atsegin ditugu señorak.  Txoriburuak, “normalak” ez direnak, aho bizia dutenak, isilik daudenak.  Atsegin ditugu señorak. Asteroko txikiteoari hutsik egiten ez diotenak, etxetik irteten ez direnak.  Atsegin ditugu señorak.  Bidea urratu zutenak, bidea urratzen dutenak.  Atsegin ditugu […]
premium
Avatar