Autodefentsa feministaz armatuta gaude!premium
Indarkeria matxistaren aurka, manifestazioa deitu du Bilboko AFAk (Autodefentsa Feminista Asablada)Uztailaren 25ean. Su artifizialen ostean hasiko da Azaroak25eko plazatik (Algara konpartsaren atzekaldean). Buruberokiekin eta beltzez jantzita azaltzeko deia luzatu dute. Hona hemen AFAko kidea den Gouiri Mendez Otaegiri egindako elkarrizketa. Jaiak nola gozatu eta autodefentsaz armatzeko klabe eta gogoeta batzuk konpartitu dizkigu.   Zeintzuk dira […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Esperantzara kondenatuakpremium
Garaipenik eta galtzekorik gabe kantatzen zuen Garik duela urte batzuk, eta hala bizi dute emakume gehienek haien errealitatea El Salvadorren. Bizitzak ezer gutxi balio duen herrialde honetan, zer esanik ez baliabide urriko emakumeenaz.   Epaitegietan joan dira orduak, egunak… Eta joan dira aldi berean emozio eta malkoak, inpotentziatik amorrura, minutu bakoitzean haginak gero eta gehiago […]
premium
“Neska gazteok elkar ezagutzeko eta batera hausnartzeko espazio feminista bat sortu nahi genuen”premium
Eraikuntza lanetan ari gara dinamikan erein zituten haziak Gazte udaleku feministak. Hilabetetako lanaren ostean, datorren irailaren 1tik 4ra bilduko dira Euskal Herriko neska gazteak Ozaetan. Emakume feminista moduan ahaldundu, ideiak eta tresnak elkarbanatu eta  tokian tokiko borroken berri eman eta saretu nahi dute egun horietan. 100 lagunentzako prestatu dituzte jardunaldiak, eta izen ematea dagoeneko zabalik dagoela azaldu […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Donostiako gertakizunen inguruanpremium
Jada mila aldiz hitz egin dugu azken astean Donostian jazotako eraso sexisten inguruan, kalean eta etxean, lagun eta militante kideekin. Eta oraindik ere tripak mugitzen zaizkigu gaia tratatzen dugun bakoitzean. Hala ere, berriz ekarriko dugu mahai-gainera, beharrezkoa den bakoitzean. Hasteko, Sorturi egindako kudeaketa eskertu nahi diogu, eta orokorrean Ezker Abertzaleari, komunitatean emandako ahobatezko erantzunagatik. Halako […]
premium
Heteropatriarkatuari intsumisioa!premium
Uztailaren 4an, gaueko 23:00etan, indarkeria matxisten kontrako manifestaziora deitu dute, Iruñeko San Frantzisko plazatik abiatuta, Beldurra aldez aldatuko dugu, heteropatriarkatuari intsumisioa! lelopean. Beltzez jantzita eta enkaputxatuta azaltzeko deia luzatu dute, amorrua adierazteko, kolektibotasuna irudikatzeko.    
premium
Farrukas Iruñea
Ez gaitzala mutu harrapatupremium
Arnasa eten zaizu, orgasmoa datorkizu, Dasta dezakezu, izterrak heldu dizkidazu Oihu egin duzu, -Bukatu dut – diozu – gustatu zaizu? Ez naiz aurkakoa esatera ausartu.   Irribarre inozente bat egin duzu marraztu Ikusi ezin duenaren itsutasunean galdu Ezin dut nire ezintasunak darion kiratsa soportatu, Ene kontzientziari iskin eginez erantzun baitzaitut, mutu -Zer gertatzen zaizu? – […]
premium
Gorane Ayesta
Amona ere, bolleren aldepremium
-Amona, gauza bat kontatu behar dizut, baina ez dut nahi zu triste jartzerik. Eta amona erabat izututa, sukaldeko aulkian jezarrita, kezka aurpegia areagotuz. Auskalo zer zuen buruan. -Ni oso pozik nago, zoriontsu, eta beraz nahi nuke zu ere pozik egotea nigatik. Ausardiaz abiatu banintzen ere amonari kontatzera, beldurra nuen mingainaren puntan. -Mutil batekin zabiltza. Bekokia […]
premium
Ana Iruretagoyena
Izerditanpremium
Gaueko ordu txikietan esnatu naiz, izerditurik, arnas estuka; ametsa edo errealitatea zen oraindik argi izan gabe; alde batera eta bestera begira. Amets erotiko bat izan zitekeena ametsgaiztoa izan da; gauero bezala, lo egiteko ere burutik kendu ezinik. Giltzen zarata etxeko atea irekitzen entzun dudanean, harekin batera alkoholaren pauso oldarrak sumatu ditudanean ametsgaiztoa nire errealitatetik hain […]
premium
Nerea Blanco
Plazerak eta plazak berreskuratzera gatoz!premium
Prest gaude sorginek akelarrean lez su inguruan txistu doinuan dantza egiteko. San Joan bezpera dugu gaur, nire inguruan behintzat, udako festei hasiera emateko egun ofiziala. Plazerez egiten omen zuten dantza sorginek gonak igo eta suaren beroa hankartean sentituz. Behin emakume batek kontatu zidan San Joan egun baten sua itzaltzeko gainera pixa egiten erre zituela aluko […]
premium
Malen Aldalur
Orgasmoakpremium
Azkenaldi honetan, herria, familia zein lagun asko etxean utzi eta Benidormera egin dut alde, konpainia onenean eta egia diotsuet, atsedenaldi zinez goxoa bizi izan dut. Bueltatzean ostera, errutinari, berriz hasiera emateko, ohiko kafea hartzera joan nintzen pasadan egunean. Ohiko tabernara, ohiko aulkira, ohiko orduan… Ohikoa ez dudan kolorearekin; BELTZAAA Ohiko zaporea ez zuen kafea hartzera; […]
premium
Nahia Ibarzabal