Bidean ikasi eta bukaera hasipremium
Beharbada kobazulo batean bizi naiz, baina Arantxa Urretabizkaiarekin irratian lanean egongo nintzela esan zidatenean, nik ez nituen Euskaltzaindiako partaide den eta makina bat sari irabazi dituen kazetari eta idazle euskaldunaren aurpegia, izena edo abizena ezagutzen. Zergatik? Euskara eta Literatura liburuetan ez delako agertzen, Zergatik Panpox edo Maitasunaren magalean idazlearen argazkia. Eta argazkia akaso gehiegi balitz, […]
premium
Itsaso B
Bizirik gaudepremium
premium
Uxue Bereziartua
Testutxo bat Perutikpremium
Atzo odola ateratzen utzi zidaten, gaur kirofanora sartzen. Atzo bazkaltzera gonbidatu ninduten eta irribarre egiten didate denek. Medikuntza ikaslea naiz oraindik, ospitaleko feudalismoan azken mohikanoa, alegia. Baina emakumea ere banaiz, zuria ere banaiz. Ez niri. Odola ateratzen zuriari utzi zioten, kirofanora sartzen ere bai. Bazkaltzera, ez ni, emakumea gonbidatzen dute. Irribarre, noski, aluari egiten diote, […]
premium
Amaia Iturrioz
Anorexiaz eta inkisidoreen dantza ilunaz zenbait obserbaziopremium
Eugenia Cooney, 22 urteko youtube izar estatubatuarra, mintzagai bilakatu da ‘Change.org’ plataformaren bidez hedaturiko eskakizun bat medio: 10.000 sinaduratik gora bildu zituen honen youtube kontuaren behin behineko itxiera erreklamatzen zuen eskaera orri birtualak. Gorpuzten duen muturreko argaltasuna, horra gaztea jendartearen partetik jasotzen dabilen lintxamenduaren zergatia. ‘Youtuber’ honen kasuak erraz lortu du hedabideen agendetan tarte bat […]
premium
Amaia Lekunberri