Zenbat arrazoi Kattalinpremium
Hernaniko Kale Nagusitik maldan gora nindoala entzun nuen lehen oihuak larunbat gau osoan izango nuen haserrea piztu zidan. “Eh morena!” oihukatu zidan sagardotegira etorri ziren eta ordu hartarako mozkorrak zeuden gizonetako batek. Orduan etorri zitzaidan burura gaztetxoagoa nintzen garaian ematen nuen kale buelta lagunekin geratu nintzen lekura heldu arte, mozkor tartetik ez pasatze arren. Barrutik […]
premium
Uxue Bereziartua
Amabilitateazpremium
Aurreko asteartean Azpimarran Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak gako berriak eman zizkigun batzuoi Euskal Estatu Duina delakoaren inguruan. Maddalen Iriarte zorrotz, feminista batzuoi poza eman zigun euskal emakumeon inguruko hausnarketak, are gehiago, jendarte honen hirugarren iraultza potoloena abian zela eta emakumeok egiten ari garena dela entzutean, oraindik eta gehiago, kontuan hartuz lehen iraultza nagusia delakoak (neolitikoak), besteak beste emakumeok esparru pribatura […]
premium
Maider Galardi
Harrapaketanpremium
Tabernako argiek harrapatu ninduten pasa den larunbatean, McOnaken abestian antzera. Ordurako taxirako gordeta nituen txanponak azken tragoan joanak ziren. Arropa multzo korapilatsutik nire poltsa, bufanda eta jaka askatu eta lagunak besarkada, muxu eta ordu txikitako txiste artean agurtu nituen. Urruntzen zihoazela eta pausoak atzera begira eman bitartean, etxera heldutakoan mezu bat bidaltzeko oihuz eskatu zidaten […]
premium
Sara Zendoia
Mozal legea, patriarkatuaren araupremium
Astebetea bete gabe irakurri ditut bi albisteak: lehenik, Argiako kazetari Axier Lopezi 601 euroko isuna ipini diola Espainiako Gobernuak, Mozal Lege indarrean sartu berria baliatuta; ondoren, Lopezen kasuaren berri eman duen Guardian egunkari ingelesak berorrek ikerketa egin duela, bere kazetariei iristen zaizkien irain eta mehatxuak aztertu dituztela, eta emaitza izugarri harrigarriak argitara ekarri, izan ere, […]
premium
Danele Sarriugarte
Plazeraren bideak, urratu gabeakpremium
Email batek bildu gintuen denok eta, egiazki, erdizka baino ez genuen ezagutzen gu hara deitu izanaren arrazoia. Lausotasun hark parte hartzeko gogoa lotsatu ere egin zigun askori, baina, Herri zahar, andre berri izenburua irakurtzea nahikoa zen, Miarritzeko topaketa hartako aulki bat norbere ipurdiarekin betetzeko nahia sentitzeko. Aterpetxera iritsi bezain pronto, kostalde lapurtarrari egindako ohiko postaletatik […]
premium
Itzea Urkizu
Garraio publikoa toki segurua al da?premium
Goizeko 8:25 dira Hernanin, Donostiara lanera biderako autobusean sartu berri naiz. Egunero ikusten dudan baina ezagutzen ez dudan jendearekin gurutzatzen ari naiz: eskola alemanera bere alabak eramaten dituen emakumea, Miramonen geratuko diren neskak, eskolara bakarrik doazen mutil eta neskak, etxeak garbitzera doazen emakumeak… Irakurtzen hasi naiz, baina autobusak balaztada zatar bat eman du eta berriro begiratu dut autobusa, emakumez betea […]
premium
Amaia Garcia
Alu baten formapremium
1. Larunbat goizaldean guztia da laino hotza ere etorri da Gasteizeraino halakorik ez nuen sentitu gaurdaino oilo azalez nator Virgen Blancaraino; moretik gehiago du birjinetik baino. 2. Ekitaldian irri bat dut aurpegian askori sartu zaie behatza begian ez eremu marjinal, ez periferian… behingoz jarri direnez horren agerian inor baztertu gabe bazterrak erdian. 3. Sarritan guk […]
premium
Ane Labaka
Erantzun feministak prest!premium
Egun seinalatua zen gaurkoa. Orain dela hilabeteetatik agendan gorriz eta bi aldiz borobilduta geneukana. 11 erasoaren aurrean 12 erantzun emateko PREST geunden. Gasteiz betetzea zen asmoa, gure gorputzek kaleak hartzea; elkarrekin oihukatzea, dantzatzea, kantatzea, haserretzea, gozatzea… Eta lortu dugu. 12.000 lagun, 12.000 lagun feminista elkarrekin. Goizean goizetik arnasten zen kalean handia izango zela gaurkoa; gogoangarria. […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Tipulak eta fobiakpremium
Haurrak sardea eskuan hartu eta susmo txarrenarekin begiratu dio mahaian jarritako platerari. Gurasoek “jan ezazu, ez dauka tipularik” enegarrenez errepikatu diote. Baina haurrak badaki baduela, eta segituan ikusi du lehenengo zatia, bere mizkinkeriari esker trebatu duen teknika baliatuz. Plateraren ertza aukeratu du tipula zatitxoa uzteko, baina iluntzera arte egon liteke mahaian, zati guztiak izkinan biltzekotan. […]
premium
Itzea Urkizu