Biktima terminoaren estigmez eta konnotazioezpremium
Diskurtsoaren eraikuntzan esaten dena dela, ez da berria. Esaten ez dena, ez dela, alegia. Argi dugu hori emakumeok ere existitu existitzen garela eta gauzak egin egiten ditugula aldarrikatzera irteten garenean. Azpimarra dezagun, beraz, diskurtsoak sortu, egin, bilakatzen gaituela. Izendapenean dago izana, eta, beraz, izendapenaren eraldatzean dago izanaren aldaketa: pertsona bat pertsona izatetik biktima izatera igarotzen […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Juana Balmaseda, abokatua: “kontrol neurri handienak erasotzailearen gainean jartzea litzateke egokiena eta logikoena”premium
Arratsaldeko 13:00ean geratu ginen Bilboko hotel batean elkarrizketa egiteko. Berandu eta presaka baina iritsi ginen hitzordura. Lasai zegoen Juana Balmaseda, eguneroko ogia du genero indarkeria, abokatu gisa aditua baita halako kasuetan; sofan eseri, ebakia eskuetan hartu eta lasai bota zigun: “galdetu nahi duzuen guztia, lagunduko dizuet mundu hau argitzen”. Ez zuen lan erreza izan, komunikabideetako […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Emakumeen amaitu gabeko bizitzen kontakizun eza da feminizidioa”premium
Graciela Atencio feminicidio.net atariko zuzendaria da. Donostiako Emakumeen Etxean Indarkeria Matxistaren Normalizazioa topaketen baitan, hizlari aritu da, feminizidioaz, Espainiar Estatuko feminizidioaz, eta oro har, gizarteak, komunikabideek eta estatuak ematen dioten trataeraz.   Feminizidio kontzeptuari berari buruz jardunez ekin zion Atenciok: feminizidio hitzez definituko lirateke “genero arrazoiengatik egindako emakumeen erailketak”. Marcela Lagarde antropologo, ikerlari eta feminista […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Eta hala bazan edo ez bazan… Ezkondu, zoriontsu izan eta eperrak jan!premium
Aspaldi ekin genion feministok maitasunaren izenean, etxe barruan, izaren azpian eta haurtzaindegien sarreretan gertatzen zenari arreta ipintzeari. Esango nuke gaur gaurkoz jada zenbait kontu zahar-berriren inguruan egindako lanketek eta kritikek ez dutela atzera bueltarik: bat-bateko maiteminak, laranja erdiak, maitasunagatik printze bihurtutako basapiztiak eta “maite zaitudalako jeloskor nago” esaldiak ekintzara bideratzen gaituzten alarma gorgarria sortzen dute […]
premium
Amaia Zufia Erdozain
Hau ez da gure bakea. Ekin autodefentsa feministari!premium
2015eko azaroaren 25eko irakurketa   Hala diote, normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian. Patriarkatuaren funtzionamendu “baketsua” alegia? Bakea, ez da soilik indarkeria jakin baten eza, eta bistan da. Emakumeok ez baikara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, prekarietate eta […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
“Always #LikeAGirl” bideoazpremium
“Always #LikeAGirl” izenburupean birala bihurtu zen bideoan ikus dezakeguna kontuan izateko modukoa dela iruditzen zaigu. Hasiera batean neska eta mutil gazteei galdetzen diete ea neska batek bezala korrika egitea zer den, eta euren jarrera normal korrika egitea izan beharrean, korrika egiten ez dakien bat bezala hastea da. Galdera bera 10 urteko umeei egiten dietenean aldiz, […]
premium
Kalaka - Nerea eta Ilazki
Kalaka komunikazio parekidea
Esku ikusezinotan balego etorkizuneko nekazaritza?premium
Emakume laborarien lana ez da ikusten. Bere ekarpen ekonomikoa ez da inon kontatzen: asko eta asko ez dira ageri ez Gizarte Segurantzan, eta ez dira ekoizpenen titular. Emakume Baserritarren Estatutuak egoera hori orekatzen asmatuko ote du? Gizarte matxistaren ondorio den ikusezintasun honez gain, Europatik bultzatu den nekazaritza ereduak ere emakumeak nekazaritzatik bota ditu. Aldiz, ertz-ertzekoak diren emakume baserritarrek argi dute nekazaritzaren etorkizuna eurek landu izan duten ereduak duela.
premium
Argia
“Komunikabide jeneralistak ez dira ohartzen gizartearen erdiari bizkarra ematen diotela”premium
Emakumea, boterea eta politika izenpean Pikara magazinen 3. edizioaren aurkezpena egin dute azaroaren 11an Gizarte eta Komunikazioko Zientzien Fakultatean (Leioa). Andrea Momoitio Pikarako zuzendariordea izan da hizlaria. Argi ditu gauzak Momoitiok eta hala bota ditu egiak bat bestearen atzetik: “Pikara ez da aldizkari espezializatu bat, pikara genero perspektibatik lan egiten duen aldizkari bat da”. Batzuek […]
premium
Malen Aldalur
Neuk ere ordaindu dut emakume batek plazera eman diezadanpremium
Gela txikitxo bat, epel, eta ni sartzerako, guztia prest: argi leuna, musika lasaia eta izara garbiak ohean. Olioa. “Erantzi arropak eta utz itzazu nahi duzun tokian. Etzan zaitez ahozgora eta erlaxatu”. Jantzi estuetan sartutako emakume ederra bera, bularrak paparretik gertuago zilborretik baino. Hogeita gutxi, adats iluna mototsean, etengabeko irribarre liluragarria eta eguzkiak belzutako azala urrian […]
premium
Ana Iruretagoyena
Euskara eta feminismoa bidaidepremium
Duela ia urtebete, “Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe?” mahai ingurua antolatu zuten euskalgintzako eta mugimendu feministako hainbat eragilek Arrasaten. Iazkoak izan zuen harrera ikusita, “Euskara eta feminismoa bidaide” solasaldia antolatu zuten aurtengo urrirako. Ordukoak utzitako hari solteei tiraka, feminismoak eta euskalgintzak duten harremanaz aritu ziren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre kazetari eta antropologoak. Lehen […]
premium
Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboa