KLITTO! atari digitala jaio da: feminismoaz eta feminismotik, euskarazpremium
Proiektua kafe baten bueltan erditu zen, erditu genuen. Asmo handirik gabe eta asmo handiekin. Euskaraz sortu zen, euskaraz jarraitzeko. Erditze hutsak ez gaitu jabe egiten, eta beraz, KLITTO! zure zaintzapean egotea nahi dugu.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Hamaika txokotako emakumeak bakarrik ez, belaunaldi arteko topaketa ere bada Emakumeen Mundu Martxa”premium
Kurdistanen motxilak bete eta Lisboan husteko asmoz abiatu ziren hainbat emakume martxoaren 6an; irailean 28an iritsiko dira Euskal Herrira. Nortasunak eta jatorriak anitzak dira, baina borroka berak eta borrokak berak batzen ditu. Hamaika elkarte, talde eta norbanako dabil Euskal Herrian Emakumeen Mundu Martxa antolatzen, horietako bat dugu Josebe Iturrioz. Kafe bat, edo bi, edo hiru […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Ifemelu beltz egiten zuenapremium
Istorio bakarraren arriskuari buruzko hitzaldi baten bidez ezagutu nuen Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarra, eta bi urtetik gora igaro diren honetan hartu dut estreinako aldiz bere liburu bat osorik irakurtzeko beta. Azkenengoa irakurri diot, eleberri mardul bat: Americanah.
premium
Danele Sarriugarte
Sexu askapenaren eguna ospatuko dute asteburuanpremium
Sexu askapenaren egunaren arira mobilizazioak egingo dituzte asteburuan hainbat eragilek deituta. “Heteroaraua plazerez lehertzera” doazela esan dute antolatzaileek.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Armairuetan sartu ninduzuenekoapremium
Homofobiarik ez da Euskal Herrian. Gurean ez da homosexualik urkatzen, pertsona arruntak bezala odola emateko eskubidea dute, euren artean ezkondu ere egin daitezke. Eustatek badaki: 15-19 urte bitarteko gazteen artean, %87 genero berekoen ezkontzaren alde dago eta bizilagun homosexualak edukitzeak ez luke %86 gogaituko.
premium
Ana Iruretagoyena
Sexu Anizatasunean heziz eta hazizpremium
Baloreetan hezi behar delako/ garelako esaldia ez da gaurkoa; azken aldian, hezkuntza kontzeptuetan gehien erabiltzen dena da baloreen hezkuntza delakoa. Baina, nork aukeratzen ditu balore horiek? Zeinen baloreetan hezi behar ditugu/gara ikasleak? Galdera horiek aireratuz hasi zuen Sexualitatea eta gorputza hitzaldia Nagore Iturriozek, Steilas hezkuntza sindikatuko kideak, pasaden asteazkenean Donostiako emakumeen etxean Emakumeen Mundu martxaren […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati