11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!
klitto! 2016-04-03

“11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!” lelopean, indarkeria matxistaren kontrIMG_20160330_191418ako manifestazio nazionala deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak datorren larunbaterako. Mobilizazioa Gasteizen izango da, arratsaldeko 13.00ean, Bilbo Plazatik hasita. Egun osorako festa-giroko egitaraua ere antolatu dute. Feministok Prest! Mobilizazioaren aurkezpenean izan gara, Kattalin Miner eta Josebe Iturrioz koordinatzaileekin.

Udako erasoei erantzuna eman asmoz antolatu dute manifestazioa. Gasteizko Mugimendu Feminista kriminalizatua izan zen bereziki iragan udan eta horri erantzun asmoz, hain zuzen. Edonola ere, Gasteizko Mugimendu Feministari elkartasuna hiriko mugetatik haratago adierazi nahi diote, eta horregatik mobilizazio nazionala, adierazi du Minerrek.

Mobilizazio honekin indarkeriari buruzko hausnarketa ere sustatu nahi dute. Izan ere, Iturriozek azaldu duenez, askotan birformulatu da “indarkeria matxista” kontzeptua, baina oraindik erabat mugatua da legeen testuinguruan. Biktimaren definizio itxi, mugatu eta errealitatetik urrunduak benetako arazoa konpontzea ekiditen du eta, bestalde, “buruberokiak jantzi ditugunean kriminalizatu gaituzte” dio, indarkeriaren subjektu erreala distortsionatuz.

Horrenbestez, bi dira manifestazioa Gasteizen egiteko arrazoi nagusiak. Alde batetik, bertako talde feministei egindako erasoak gaitzetsi eta kolektibo feministei eurei elkartasuna eta babesa adieraztea eta, beste aldetik, Euskal Herriko mugimendu feministak ohiko duen zentralismoa (Donostia eta Bilbo ardatz) alde batera uztea.
“Estrategia arriskatua izanagatik ere”, dio Minerrek leku eta orduari erreferentzia eginez, pozik daude antolatzaileak orain arte jasotako babesarekin: manifestazioa baino astebete lehenago, 225 kolektibok eta 1.000tik gora norbanakok atxikimendua emana zuten. Horien artean, aniztasuna azpimarratu nahi izan dute, Minerrek aditzera eman duenez, balorazio positiboa egin dute, “konturatu garelako ez garela gu eta gure lagun feministak bakarrik” manifestazio honekin bat egingo dugunak.

kartel-9-abril

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

1 Iruzkin

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *